Radar COVID APLIKAZIOAREN ERABILERA-BALDINTZAK

"Radar COVID" MUGIKORREKO APLIKAZIOA DESKARGATZEAN ETA ERABILTZEAN, ERABILERA-BALDINTZA ETA PRIBATUTASUN GIDALERROAK IRAKURRI ETA ONESTEN DITUZULA ADIERAZTEN DUZU. HEMEN DUZU APLIKAZIO HONEN ERABILTZAILE GISA DITUZUN ESKUBIDEEI ETA OBLIGAZIOEI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA.

OHAR GARRANTZITSUA:

  • ERABILTZAILEAri jakinarazi zaio Aplikazioak ez duela balio MEDIKUAREN DIAGNOSI, LARRIALDIETAKO ARRETA AGIRI gisa edo SENDAGAIAK AGINDU IZANAREN AGIRI GISA,Aplikazioak ez baitu inola ere ez behar bezala trebatutako sendagile batekin aurrez aurreko kontsulta ordezkatzen.

1. Zer da Radar COVID

Radar COVID aplikazioa COVID-19aren kutsatze-alerten sistema baten bidez osasun publikoa sustatzen duen aplikazioa da. Hari esker, ERABILTZAILEEK (aurrerantzean, banaka “ERABILTZAILE” eta multzoka “ERABILTZAILEAK”) Radar COVID aplikazioaren edukietan eta zerbitzuetan ibiltzeko eta sartzeko aukera izango dute, hurrengo ERABILERA BALDINTZEN ARABERA.

Radar COVID aplikazioak hura aktibatuta duten gailuen artean elkarrekin trukatutako Bluetooth seinaleen intentsitatea detektatzen du, hausazko identifikatzaile iragankorren bitartez, zeinek ez duten gordeko erabilitako telefono mugikorraren edo ERABILTZAILEAREN nortasunarekin loturarik izango. ERABILTZAILE bakoitzaren gailuak, aldizka, COVID-19 diagnosi positiboa jakinarazi dieten ERABILTZAILE guztien Bluetooth gako guztiak deskargatzen ditu (osasun agintariek egiaztatu ondoren), eta ERABILTZAILEAK haietako batekin kontaktu arriskutsurik izan duen ala ez zehazten du, trukatutako Bluetooth seinaleak egiaztatuz. Hala bada, aplikazioak hori jakinarazten du, neurriak hartu ahal izateko eta birusa hedatzea saihesteko.

2. Radar COVID aplikazioaren erabilera

Radar COVID zerbitzuak erabiltzeko, nahitaezkoa da Aplikazioa deskargatu ondoren, ERABILTZAILEAK Aplikazioak energia baxuko Bluetooth jakinarazpenen sistema aktibatzeko baimena ematea.

ERABILTZAILEAK salbuespenik gabe onartzen ditu ERABILERA-BALDINTZA hauek. Ondorioz, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu Radar COVID aplikazioaren zerbitzu baten sartu eta hura erabiltzen hasi aurretik, eta bere erantzukizuna izango da, erabat.

OHAR GARRANTZITSUA: Aplikazioaren erabilera dohakoa, librea eta boluntarioa izango da hiritar guztientzat. Radar COVID aplikazioa erabiltzeko, ez dago zertan erregistratu eta ez da eman beharko datu pertsonalik, identifikatzaileak izan ala ez. Aplikazioa aktibatzean, ERABILTZAILEAK hauxe onartzen du:

  • a) zure gailuak modu anonimoan Bluetooth seinaleak igortzea;
  • b) Radar COVID aplikazioarekin bateragarriak diren aplikazioen Bluetooth seinaleak jasotzea eta biltegiratzea. Modu anonimoan eta deszentralizatuan gordeko dira ERABILTZAILEEN gailuetan 14 egunez gehienez;
  • c) ERABILTZAILEARI emandako informazioa, kutsatze-arriskuari buruzkoa, zeinetan inola ere ez den agertuko datu pertsonalik.
  • d) Europar Batasuneko hirugarren herrialdeetatik gako positiboak jasotzea europar batasuneko elkarreragiketen plataformaren bitartez (EFGS); eta
  • e) berariazko baimenarekin, bidalitako gako positiboak Europar Batasuneko hirugarren herrialdeekin partekatuko dira europar batasunaren elkarreragiketen plataformaren bitartez (EFGS).

ERABILTZAILEAK modu boluntarioan jakinarazi dezake bere COVID-19 proben emaitza positiboa osasun agintariek emandako erabilera bakarreko berrespen-kodea sartuz. Aplikazioak kode horren balioa egiaztatuko du Radar COVID aplikazioaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko. ERABILTZAILEAK bere proben emaitzen berri emango du eta bere gailuan egunero sortutako gakoak zein azken 14 egunetakoak partekatzeko berariazko baimen ageria eskatuko zaio. Gako horiek zerbitzari bati jakinaraziko zaizkio eta, hark, deskargatu ahal izateko Radar COVID aplikazioen multzo baten eskura jarraiko ditu. Jakinarazitako gakoek ez dute inolako loturarik izango gailuaren edo ERABILTZAILEAREN identifikazioarekin.

3. Segurtasuna eta pribatutasuna

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusiekin, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren arloko Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena.

Jakinarazten dizugu, zure datuak Aplikazioaren Pribatutasun-politikan, ezarriari jarraikiz tratatuko direla; politikaren eduki osoa honako estekan kontsultatu ahal izango da: Pribatutasun gidalerroak.

Informazio guztia osasun arloko interes publikoko xedeekin bakarrik erabiliko da eta, adierazitako osasun larrialdi egoera dela-eta, pertsonen bizimodurako oinarrizko interesa babesteko eta zaintzeko helburuarekin, pribatutasun-gidalerroetan adierazitako terminoetan.

ERABILTZAILEEN jarduerari buruzko informazioa anonimoa da eta inoiz ere ez zaie eskatuko erabiltzaileei datu pertsonalik. ERABILTZAILEAK nahi duenean desaktibatu ahal izango du aplikazioan Bluetooth kontaktuen jarraipena egiten duen sistema, eta baita hura desinstalatu ere.

4. Zerbitzuaren aldaketa eta bukaera

Radar COVID aplikazioa etengabe ari da zerbitzua hobetzeko eta ERABILTZAILEARENTZAT funtzio osagarri baliagarri berriak eskaintzeko lanean, osasun publikoa zaintzeko xedearekin beti ere. Horrek esan nahi du eginkizun edo hobekuntza berriak gehitu ahal dizkiogula, eta baita zenbait funtzio kendu ere. Aldaketa horiek ERABILTZAILEAREN eskubideetan eta obligazioetan eraginik badute, Aplikazioaren bitartez jakinaraziko dizugu.

ERABILTZAILEAK nahi duenean utzi ahal izango dio aplikazioa erabiltzeari eta baita gailutik desinstalatu ere.

5. Aplikazioaren titularra

Administrazio Digitaleko Idazkaritza Orokorrak (SGAD gaztelaniaz), Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatuko Idazkaritzaren menpekoa, da aplikazioaren organo TITULARRA.

Radar COVIDek, Applek eta Googlek DP-3T Protokoloan oinarrituta garatu duten urruneko arakatze deszentralizatuko esparru berriaren egitura erabiltzen du.

6. Erantzukizunak eta obligazioak

Radar COVID aplikazioak ahalik eta esfortzurik handiena egiten du, izan ere haren kalitatea eta erabilgarritasuna TITULARRAREN ardura ez diren beste faktore anitzen menpe daudelako, besteak beste, ERABILTZAILEAREN kokapenean aurki daitezkeen ERABILTZAILE kopurua, hirugarren eragileen sareen mugak edo murrizketak eta ERABILTZAILEAK erabiltzen duen gailuaren zein sistema eragilearen bateragarritasuna. Horrez gain, ERABILTZAILEEK onartzen dute zerbitzua eten ahal izatea mantentze-lanak egiteko.

Hori guztia dela eta, TITULARRA ez da izango Radar COVID aplikazioaren edo haren zerbitzuen sarbide arazoen edo erabilera arazoen arduraduna, ezta haren ondorioz gerta daitezkeen galerena ere, bere kontroletik kanpo dauden faktoreen ondorioz direnean. Era berean, TITULARRA ez da hurrengo gertaeren erantzule izango, ezta Aplikazioa deskargatzearen edo hura erabiltzearen ondoriozko terminalen edo gailuen akatsen, bateraezintasunen edo kalteen kasuan ere:

  • Edukien eguneratzea, zehaztasuna, zorroztasuna, egokitasuna, gaurkotasuna eta fidagarritasuna, edozein kausarengatik eta gertakari horien ondorioz gerta daitezkeen zailtasunedo arazo teknikoen ondorioz.
  • Materialen kalitatea, titulartasuna, zilegitasuna, egokitzapena edo egokitasuna, eta gainerako edukiena.

Aplikazioaren ERABILTZAILE gisa, hurrengo obligazioak dituzu:

  • Hirugarrenei zure gailutik aplikazioan sartzen ez uztea.
  • TITULARRARI berehala jakinaraztea Aplikazioan segurtasun-urratzeren bat izan denaren, gaizki erabili denaren edo hartatik debekatuta dauden zerbitzuak eman izanaren susmoa dagoenean, eta baita edonolako segurtasun hutsen bat egon denean.
  • Aplikaziotik edo aplikazioaren bitartez emandako edukiak, informazioa eta zerbitzuak behar bezala erabiltzea, legeari jarraituz, fede onez eta oro har onartutako ohiturei jarraiki, eta hurrengo konpromisoak berariaz hartzea:
    • Legez kanpoko helburuekin, iruzurrerako, zuzenbideak urratzen dituen edo TITULARRAREN edo hirugarrenen interesen aurka doazen praktikak edo erabilerak ez egitea, zeinak dokumentu honetan datozen arauak urratzen dituzten.
    • Aplikazioaren edo haren bitartez, zuzenean edo zeharka, atzi daitezkeen sistemak, ekipoak edo zerbitzuak erabilezin bihurtu, gainkargatu edo kaltetu ditzaketen ekintzak ez gauzatzea.
    • TITULARRAREN eta hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak errespetatzea, Aplikaziotik edo horren bitartez eskainitako edukiei, informazioari edo zerbitzuei dagokienez; orokorrean, ez dira eduki horiek kopiatu, banatu, bikoiztu edo hirugarrenei nolabait komunikatuko, TITULARRAREN edo eskubide horien titularren baimen idatzia badago salbu.
    • Aplikazioan informazio faltsurik ez eskaintzea, komunikazio erreal eta egiazkoaren erantzule bakarra izanik.
    • Hirugarren baten nortasuna ez erabiltzea.

Aplikazioaren ERABILTZAILEA da Radar COVID aplikazioko zerbitzuak nola erabili erabakitzen duen erantzule bakarra. ERABILTZAILE gisa dituen betebeharrak hausteak TITULARRAK egoki diren lege-ekintzei ekitea eragin dezake, eta ez du eskubiderik izango inolako konpentsaziorik jasotzeko.

TITULARRA ez da inoiz izango Radar COVID aplikazioa eta bertako edukiak oker erabiltzearen erantzulea, ERABILTZAILEA izango da horiek gaizki erabiltzetik edo baldintza hauetan ezarritakoa haustetik erator daitezkeen kalte-galeren erantzule bakarra. ERABILTZAILEA, hirugarrenengandik jaso ditzakeen erreklamazioen edo zigorren aurrean, TITULARRA kalterik gabe eustera konprometitzen da, izan partikularrak edo erakunde publiko edo pribatuak, aipatu arau-hausteengatik, baita horien ondorioz jasan ditzakeen kalte-galeren aurrean ere.

Edonola ere, TITULARRAK beretzat gordetzen du, alde batetik: aplikazio honen edukia, egitura, diseinua, zerbitzuak eta sarbide edota erabilera-baldintzak aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe, betiere, aldaketa horrek datuen babesaren printzipioei eta eskubideei eragiten ez badie; eta beste alde batetik, baldintza hauek interpretatzeko eskubidea, aplikatzeak plantea ditzakeen auzi guztietan.

Halaber, debekatuta dago Radar COVID aplikazioko edukiak (testuak, diseinuak, grafikoak, informazioak, datu-baseak, soinu edota irudi fitxategiak, logotipoak eta gainerakoak) kopiatu, banatu, transmititu, egokitu edo aldatzea, edozein bitartekoren bidez, legezko titularren aurretiko baimenik ez badago.

Aurreko zerrendaketak adierazpen-izaera du eta, inola ere, ez da baztertzailea bere puntuetan. Kasu guztietan, TITULARRAK ERANTZUKIZUN ORO BAZTERTZEN DU, HORIETATIK ZUZENEAN EDO ZEHARKA ERATORRITAKO KALTE-GALERENGATIK SOR DAITEKEENA, ETA ANTZEKO EZAUGARRIAK DITUZTEN BESTE EDOZEINETATIK.

TITULARRAK EZ DU BERARIAZKO BERME INPLIZITU, LEGAL EDO BORONDATEZKORIK ESKAINTZEN.

TITULARRAK BERARIAZ BAZTERTZEN DITU BERME INPLIZITU GUZTIAK, HONAKOAK BARNE, BAINA EZ BAKARRIK: EDOZEIN BERME INPLIZITU EDO EZKUTUKO AKATSEN ONBIDERATZEA, SALEROSTEKO GAITASUNA, KALITATE GOGOBETEGARRIA, TITULUA, PRODUKTUAREN EGOKITASUNA HELBURU ZEHATZ BATERAKO ETA ARAU-HAUSTERIK EZ GERTATZEKO EDOZEIN BERME EDO BALDINTZA. ERANTZUKIZUNAREN BAZTERKETA APLIKATU BEHARREKO AGINDUZKO LEGEAK AHALBIDETZEN DUEN NEURRIAN APLIKATUKO DA.

7. Estekak

Radar COVID aplikazioak hirugarrenei dagozkien edota horiek kudeatzen dituzten lekuetara daramaten estekak izan ditzake bere edukien baitan, Interneten bitartez informazioa eta zerbitzuak eskuratzeko.

TITULARRAK ez du bere gain hartzen Radar COVID aplikazioko eta hortik kanporako edukien artean dauden esteketatik eratorritako inolako erantzukizunik, ezta leku horretatik kanporako beste edozein edukien artean egon daitezkeenak ere, datuen babeserako araudian ezarritako erantzukizunak salbu. Aipatu estekek edo aipamenek soilik informatzeko helburua dute eta, inola ere, ez dute berekin ekartzen babesa, onarpena, merkaturatzea edo inolako harremana TITULARRAREN eta edukien egileak edota kudeatzaileak diren pertsonen edo erakundeen artean, edo kokatzen diren lekuetako titularren artean, ezta TITULARRAREN inolako bermerik ere, lotutako leku edo edukien funtzionamendu egokiarengatik.

Ildo horretatik, ERABILTZAILEA derrigortuta dago gehieneko ardura eta zuhurtzia jartzera, aipatu estekei esker sartzen den lekuetako edukiak edo zerbitzuak erabiltzen baditu.

8. Hiperestekak

Debekatuta dago Radar COVID aplikazioko orrialdeak bikoiztea beste Aplikazio mugikor edo web orrialde bateko hiperesteka baten bidez, Aplikaziotik soilik sar daiteke bertara.

Inola ere ezingo da aditzera eman TITULARRAK hiperesteka baimentzen duela edo hiperesteka gauzatzen den web orrialdean eskainitako zerbitzuak edo edukiak gainbegiratu dituela.

Ezingo da TITULARRAREN orrialdeei eta zerbitzuei buruzko adierazpen edo erreferentzia faltsu, oker edo zehaztugaberik egin.

Modu esplizituan debekatuta dago Radar COVID aplikazioko orrialdeen gainean nabigatzaile, programa “browser” edo “border environment”-ak egitea.

Hiperesteka ezartzen den web orrian ezingo da hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik barne hartu, ezta moralaren eta onartutako ohitura onen aurkakorik, edo legez kontrako eduki edo informaziorik.

Web orrialde baten eta Radar COVID aplikazioaren artean hiperesteka bat egoteak ez du esan nahi orrialdearen TITULARRAREN eta jabearen artean inolako harremanik dagoenik, ezta bertako edukiak eta zerbitzuak onartzen dituenik ere.

9. Aplikatuko diren legeak eta foruak

Erabilera baldintza hauek Espainiako Legean oinarrituta zuzenduko eta ulertuko dira beti. Indarrean dagoen araudiak foru edo lege zehatz baten bitartez aztertzeko obligazioa aurreikusten ez duen kasuetan, TITULARRA eta ERABILTZAILEAK, haiei beste foruren bat badagokie ere, Madril hiriburuko (Espainia) epaitegi eta auzitegien menpe geratuko dira.

10. Korporazioaren informazioa eta kontaktua

Helbidea: Calle de Manuel Cortina, 2, 28010 Madrid

ERABILTZAILEAREN laguntza gertaera edo / eta erreklamazioen kasuan batez ere linean izango da eta lehenbailehen joango da: soporte.radarcovid@economia.gob.es