Radar COVID APLIKAZIOAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA

Arren, irakurri arretaz mugikorrerako "Radar COVID" aplikazioaren (edo "Aplikazioa) pribatutasun-politika hau; bertan, informazio osoa aurkitu ahal izango duzu, zein datu eta nola erabiltzen ditugun eta zuk haien gainean zein kontrol daukazun.

OHAR GARRANTZITSUA:

  • ERABILTZAILEAri jakinarazi zaio Aplikazioak ez duela balio MEDIKUAREN DIAGNOSI, LARRIALDIETAKO ARRETA AGIRI gisa edo SENDAGAIAK AGINDU IZANAREN AGIRI GISA, Aplikazioak ez baitu inola ere ez behar bezala trebatutako sendagile batekin aurrez aurreko kontsulta ordezkatzen.

1. Zer da Radar COVID?

Radar COVID gailu mugikorretarako aplikazio bat da, SARS-CoV-2 birusaren kutsadura-alerten berri ematen du eta TITULARRA Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusia da, zeina Digitalizazioaren Estatu Idazkaritza eta Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren menpe dagoen.

Radar COVID aplikazioari esker, aplikazioa deskargatu eta erabilera onartu duten erabiltzaileek jakinarazpen bat jasoko dute, baldin eta jakinarazpen horren aurreko hamalau egunetan kontaktu epidemiologiko baten aurrean egon bada (bi metro baino gutxiagora eta 15 minutu baino gehiagoz), aplikazioan COVID-19ren proban positibo eman duela (osasun-agintaritzaren aurretiko egiaztapenarekin) adierazi duen beste erabiltzaile batekin (erabat anonimoa). Aplikazioak kontaktuarekiko esposizioa gertatu den egunaren (aurreko hamalau egun horien baitan) berri emango dizu, baina ez dizu adieraziko esposizio horretako beste erabiltzailearen identitatea zein den (ezinezkoa da jakitea, aplikazioak ez baititu erabiltzaileen datu pertsonalak eskatzen, erabiltzen edo gordetzen), eta ez dizu emango pertsona horren gailuaren identifikazioaren edo esposizioa gertatu den unea edo lekuaren berri ere.

Jakinarazpen bat jasotzean, aplikazioak esposizioa jasan duen erabiltzaileari neurri prebentiboak eta laguntza-neurriak hartzeko informazioa emango dio, horren bidez, birusaren hedapena kontrolatzeko.

Aplikazioak hedapena kontrolatzeko tresna gisa arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da erabiltzaileek jakitea, aplikazioari COVID-19ren proban positibo eman izana komunikatzea (osasun-agintaritzen aurretiko egiaztapenarekin) borondatezkoa den arren, horren berri ematen ez bada eta soilik hirugarren erabiltzaileen informazio-hartzailea izaten bada, aplikazioak bere prebentziozko erabilera galtzen duela gainontzeko erabiltzaileentzat eta gainerako biztanleria orokorrarentzat. Hala ere, aplikazioak duen izaera erabat anonimoak, zalantzarik gabe, jarduketa arduratsuaren alde egin beharko luke..

2. Nola funtzionatzen du aplikazioak?

Behin aplikazioa deskargatu, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika onartu eta erabiltzen hasten zarenean, zure gailu mugikorrak identifikatzaile pseudo-aleatorio bat sortuko du egunero, "aldi baterako esposizio-gakoa" izenekoa, 16 karaktereko tamaina izango du (16 byte edo 128 bit) eta "Bluetooth identifikadore iragankorrak" bideratzeko balioko du, zeintzuek hurbil dauden beste telefono mugikor batzuekin trukatuko diren, RadarCOVID aplikazioa deskargatuta daukatenak.

"Bluetooth identifikadore iragankorrak" 16 karaktereko (16 byte edo 128 bit) kode pseudo-aleatorioak dira, zure mugikorrak sortzen ditu 10-20 minuturo, eguneroko "aldi baterako esposizio-gakotik" abiatuta. Kode hauek ez dute barne hartzen telefono mugikorra edo horren erabiltzailea identifikatzea ahalbidetzen duen informazio pertsonalik. Zure telefono mugikorrak "Bluetooth identifikadore iragankor" hauek transmititzen dizkiete hurbil dauden gailuei, hainbat aldiz segundoko. Bluetooth Low Energy-ren bitartez atzitu daitezke, gailuen artean kode aleatorioen truke bat eraginez, aplikazioa deskargatu duten hurbileko telefono mugikorretan gorde daitezen. Era berean, bost minuturo, zure telefono mugikorrak aplikazioa duten beste mugikor batzuek transmititutako Bluetooth identifikadore iragankorrak entzungo ditu eta gorde egingo ditu, azken 14 egunetan COVID-19k kutsatutako beste erabiltzaile batekin egon zaren ala ez kalkulatzeko.

Zure telefonoak azken 14 egunetan sortu dituzun aldi baterako esposizio-gakoak gordetzen ditu. Gogoratu gako hauek ausaz sortzen direla eta ez dutela balio zure telefono mugikorra edo horren ERABILTZAILEA identifikatzeko.

COVID-19ren diagnosi positibo bat jaso baduzu, aplikazioan borondatez adieraz dezakezu "erabilera bakarreko baieztapen-kodea", zure Osasun-zerbitzu Publikoak emango dizu eta gure zerbitzariak baliozkotuko du. Une horretan, aplikazioak baimena eskatuko dizu gure zerbitzarira zure telefonoan gordetako aldi baterako esposizio-gakoen azken 14 gakoak igortzeko, beraz, baimena ematen baduzu, hauek aplikazioaren zerbitzarira bidaliko dira eta, kodearen zehaztasuna egiaztatu ondoren, COVID-19 duten pertsonen aldi baterako esposizio-gakoen eguneroko zerrenda bat osatzeko balioko dute; zerbitzaritik egunero deskargatzen dira, funtzionamenduan dauden Radar COVID aplikazio guztien bidez.

Zerrenda hauetako informazioari esker, zure telefonoan, COVID-19ren kutsatze bat jakinarazi duten pertsonekin harreman estua (bi metro baino gutxiago eta 15 minutu baino gehiago) izan duzun egiaztatu ahal izango da; ez da identifikatuko pertsona, esposizioaren lekua, telefono mugikorra, ezta zure edo beste pertsonaren datu pertsonalik ere. Hau da, aplikazioak, aldian-aldian, COVID-19 diagnosia duten erabiltzaileek nahita partekatutako aldi baterako esposizio-gakoak deskargatzen ditu zerbitzaritik, aurreko egunetan erregistratutako zorizko kodeekin alderatzeko, beste erabiltzaile batzuekiko harremanaren emaitza gisa. Bateragarritasun bat aurkitzen bada, aplikazioak algoritmo bat egikaritzen du gailuan, zeinak kontaktu horren iraupenaren eta gutxi gorabeherako distantziaren arabera, eta osasun-agintaritzak ezarritako irizpideei jarraikiz, kutsatzeko arriskua izan duen erabiltzailearen gailuan jakinarazpen bat erakutsi ala ez erabakitzen duen, kontaktua ohartaraziz, zein egunetan izan zen jakinaraziz eta auto-konfinatzera eta osasun-agintariekin harremanetan jartzera gonbidatuz.

Zerbitzariari bidalitako gako hauek ez dute erabiltzaileen identifikazio zuzena ahalbidetzen, eta beharrezkoak dira kutsatzeen alerta-sistemak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko..

3. Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea, "Radar COVD" aplikazioko erabiltzaile gisa?

Honako hau da "Radar COVID" aplikazioko erabiltzaile gisa dituzun datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea:

  • Izena: Osasun Ministerioa
  • Datuen Babeserako Ordezkaria: delegadoprotecciondatos@mscbs.es
  • Zuzendaritza: Prado Pasealekua 18-20, 28014 Madril

Aplikazioaren erabilerari atxikitako Autonomia Erkidegoak ere tratamenduaren erantzule izango dira.
Tratamenduaren arduraduna eta aplikazioaren titularra Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusia izango da, Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzako zuzendaritza-organoa.


Kontaktuen elkarreragiketako europar nodoarekin lotuta (EFGS)

  • Dagokionean, proiektuari lotutako Estatu Kideen nazioko zerbitzariek sortutako aldi baterako esposizioko gakoak egunero biltzen dira.
  • EFGS nodoari Radar COVID aplikazioaren informazio hori proiektuari atxikitako gainerako Estatu Kideekin partekatzeko berariazko baimena eman duten erabiltzaileek igorritako aldi baterako esposizioaren gakoen zerrenda egunero bidaltzen da.

4. Zuri buruzko zein datu tratatzen ditugu?

Aplikazioak erabiltzen dituen datuek ez dute erabiltzailea edo bere gailua zuzenean identifikatzea ahalbidetzen, eta beharrezkoak direnak soilik hartzen dira, COVID-19z kutsatzeko arriskua egon den egoera batean egon zarela jakinarazteko eta neurri prebentiboak eta laguntza-neurriak hartzea errazteko.

  • Inola ere ez zaie ERABILTZAILEEN mugimenduen arrastoari jarraituko, beraz, geokokapen oro baztertuko da.
  • Ez da gordeko eta tratatuko ERABILTZAILEEN IP-helbidea.
  • Ez dira gordeko datu pertsonalekin lotutako kode positiboak.
  • COVID-19ren kutsaduren alerta-sistemaren parte gisa, honako datu hauek prozesatuko dira COVID-19n positibo eman duten erabiltzaileentzat, jarraian zehaztutako helburuetarako:
  • Erabiltzailearen gailuak bidalitako ausazko kodeak (Bluetooth identifikadore iragankorrak) sortzeko erabili dituen aldi baterako esposizio-gakoak, erabiltzaileak aurreko 14 egunen barruan kontaktua izan duten gailuetara bidalitakoak hain zuzen. Gako hauek ez dute inolako loturarik ERABILTZAILEAREN identitatearekin, eta zerbitzarira igotzen dira beste erabiltzaile batzuek antzeko aplikazioetan deskargatzeko. Gako hauekin, telefono mugikorrean era deszentralizatuan gertatzen den prozesamendu baten bidez, ERABILTZAILEARI jakinarazi ahal izango zaio kutsadura-arriskua dagoela, duela gutxi COVID-19rekin diagnostikatutako pertsona batekin egon izanagatik. Hala ere, aplikazioak ezingo du identitatearen edo kontaktua gertatu zen lekuaren berri eman.
  • 12 digitu dituen erabilera bakarreko baieztapen-kode bat, osasun-agintariek emana, COVID-19ren proban emaitza positiboa izaten bada. Kode hori erabiltzaileak borondatez eman behar du, esposizio-gakoak zerbitzarian kargatu ahal izateko.
  • Agerian egon zarela jakinarazteko oharra, sistemak kontaktuak arakatuz sortzen dituen jakinarazpenen bolumenari buruzko estatistika ezezagun eta erantsia jasotzeko helburuarekin. Datu horiei esker jakin dezakegu Aplikazioak zenbat erabiltzaileri ohartarazi dien infektatzeko arriskuan egon direla, nor diren arakatu gabe.

Informazio hori guztia osasun publikoko eremuan interes publikoko helburuekin soilik bilduko da, eta adierazitako osasun larrialdi egoera dela eta, pertsonen bizitzarako ezinbesteko interesa babesteko helburuarekin, pribatutasun politika honetan bildutako terminoetan eta 6.1.a), 9.2.a), 6.1.c), 6.1.d), 6.1.e), 9.2.c), 9.2.h) eta 9.2.i) artikuluak beteaz.

Hemen bildu dugu aplikatuko den legeria:

  • 2016/679 araua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa, eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa, zeinaren bitartez 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duen (Datuak Babesteari buruzko Arau Orokorra).
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalen Babesekoa eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa.
  • 3/1986 Lege Organikoa, apirilaren 14koa, zeinak Osasun Publikoko arloan Neurri Bereziak arautzen dituen.
  • 33/2011 Legea, urriaren 4koa, Osasun Publikoko Araudi Orokorra
  • 14/1986 Legea, apirilaren 25ekoa, Osasun Lege Orokorra
  • 21/2020 Errege Dekretua, ekainaren 9koa, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiari aurre giiteko prebentziokoa, kontentziokoa eta koordinaziokoa
  • 2020Ko urriaren 9ko akordioa, Gai Ekonomikoen eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioaren (Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatuko Idazkaritza) eta Osasun Ministerioaren artekoa, “Radar COVID” aplikazioaren inguruan

5. Nola lortzen ditugu eta nondik datoz zure datuak?

COVID-19ren positiboa baieztatzen duen kodea, Osasunaren Zerbitzu Publikoak emana. Horri esker, kutsaduren alerta-sistemaren zerbitzarira igoko dira erabiltzailearen gailuak bidalitako ausazko kodeak (Bluetooth identifikadore iragankorrak) sortzeko erabili dituen aldi baterako esposizio-gakoak, erabiltzaileak aurreko 14 egunen barruan kontaktua izan duten gailuetara bidalitakoak hain zuzen. Gako hauek zerbitzarira igotzen dira COVID-19ren positibo baten baieztapen-kodea sartu ondoren, soilik ERABILTZAILEAREN baimen esplizitua eta argia baldin badago.

Agerian egon zarela jakinarazteko oharra aplikazioak ematen du, izenik aipatu gabe, jakinarazi dien erabiltzaileen bolumenaren estatistika erantsia egiteko helburuarekin.

6. Zertarako eta zergatik erabiltzen ditugu zure datuak?

Sortutako datuak biltzea, gordetzea, aldatzea, egituratzea eta, hala badagokio, ezabatzea Titularrak gauzatutako tratamendu-eragiketak izango dira eta honako helburu hauek izango dituzte: Aplikazioaren funtzionamendu egokia bermatzea; Erabiltzailearekiko zerbitzuaren-prestazio harremanari eustea, eta zerbitzua kudeatzea, administratzea, informatzea, eskaintzea eta hobetzea.

Aplikazioaren bitartez jasotako informazioa eta datuak osasun publikoaren arloko interes publikoarekin tratatuko dira, COVID-19ren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiaren egungo egoeraren eta hura kontrolatzeko beharraren aurrean; baita zure edo hirugarrenen bizi-interesak bermatzeko ere, indarrean dagoen datuen babesaren araudiarekin bat etorriz.

Helburu horretarako, zure datuak erabiltzen ditugu "Radar COVID" aplikazioaren zerbitzua eskaintzeko eta bere funtzionaltasunez baliatzeko, erabilera-baldintzekin bat etorriz. Datuen Babeserako Arautegi Orokorrarekin (DBAO) eta aplikatu beharreko legedi nazional ororekin bat etorriz, Administrazio Digitaleko Idazkaritza Nagusiak Aplikazioa erabili bitartean sortutako datu guztiak tratatuko ditu, honako helburu hauekin:

  • COVID-19rekiko esposizio-arriskutzat hartutako kontaktuei buruzko informazioa eskaintzea.
  • Arrisku-egoerak gertatu ahala, aholku praktikoak eta burutu beharreko ekintzen gomendioak eskaintzea, berrogeialdiari edo auto-berrogeialdiari begira.

Tratamendu hau kutsadura-alerten funtzionaltasunaren bitartez egingo da, zeinak arrisku-egoerak identifikatzea ahalbidetzen duen, COVID-19rekin kutsatuta dauden eta aplikazioaren erabiltzaileak diren pertsonekin harreman estuan egon izateagatik. Era horretan, ondoren hartzea komeni diren neurrien berri emango zaizu.

7. Noiz arte gordetzen ditugu zure datuak?

Aldi baterako esposizio-gakoak eta Bluetooth identifikadore iragankorrak 14 egunez gordeko dira gailuan, gero, ezabatu egingo dira.

Halaber, COVID-19ren diagnostiko positiboa duten ERABILTZAILEEK zerbitzariari komunikatutako aldi baterako esposizio-gakoak ere ezabatu egingo dira 14 egun igaro ondoren.

Edonola ere, aldi baterako esposizio-gakoek eta Bluetooth identifikadore iragankorrek ez dute datu pertsonalik barne hartzen eta ez dute erabiltzaileen telefono mugikorrak identifikatzea ahalbidetzen.

Agerian egon zarela jakinarazteko oharra, jakinarazitako eguneroko oharren adierazleari eransten zaio. Ez da erabiltzen beste ezertarako.

8. Nork atzitu ditzake zure datuak?

"Radar COVID" aplikazioak eta kutsadura-alerten zerbitzariak ez dute inolako datu pertsonalik gordetzen.
Aplikazio mugikorrak kudeatutako datuak (eguneroko aldi baterako esposizio-gakoak eta Bluetooh identifikadore iragankorrak) erabiltzailearen gailuan soilik gordetzen dira, kalkuluak egin eta txostenak ERABILTZAILEARI igortzeko, COVID-19rekiko esposizio-arriskuari dagokionez.

COVID-19ren diagnostiko positibo bat jakinarazten bada, gailuan sortutako azken 14 egunetako aldi baterako esposizio-gakoak zerbitzarira igoko dira –ERABILTZAILEAREN baimen esplizitu eta argiarekin–, sistema honen ERABILTZAILE guztiei helarazteko.

Gako hauek ez dute loturarik gailu mugikorren identitatearekin edo Aplikazioaren ERABILTZAILEEN datu pertsonalekin.

Agerian egon zarela jakinarazteko oharren jakinarazpenak datu estatistiko erantsi eta ezezagunak sortzeko bakarrik erabiltzen dira.

9. Zeintzuk dira zure eskubideak eta nola kontrola ditzakezu zure datuak?

Araudiak hainbat eskubide ematen dizkizu zuri buruz tratatzen ditugun datuei eta informazioari dagokionez. Zehazki, datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, mugatu eta ukatzeko eskubideak. Eskubide hauen irismena eta xehetasun guztiak kontsulta ditzakezu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (DBEA) web orrian, hemen. Orokorrean, eskubide horiek guztiak erabili ahal izango dituzu (edonoiz eta doan).

Tratamenduaren Arduradunarekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoz, inprimaki hau betez, edo aurrez aurre, erregistroen arloko laguntza-bulegoetan eskaera-eredu hau erabiliz (editatu eta inprimatu daitekeen bertsioa).

Aurreko guztiaz gain, behartuta gaude adieraztera uneoro Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzula.

10. Nola babesten ditugu zure datuak?

Arduradunak zure datuen, komunikazioen eta informazio pertsonalaren segurtasuna, sekretua eta konfidentzialtasuna bermatzen du, eta segurtasun-neurri eta bitarteko tekniko zorrotz eta sendoenak hartu ditu, datuen galera, erabilera okerra edo baimenik gabeko atzitzea saihesteko. Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusiekin, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren arloko Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena.

Azkenik, jakinarazten dizugu, erabilitako datuen (ez-pertsonalak) biltegiratzea eta tratamenduaren gainontzeko jarduerak Europar Batasunean kokatuko direla beti.

11. Zer izan behar duzu bereziki kontuan "Radar COVID" aplikazioa erabiltzean?

Kontuan izan behar dituzu Aplikazioa erabiltzeko gutxieneko adinari buruzko alderdi batzuk, ematen dizkiguzun datuen kalitatea eta zure gailu mugikorrean Aplikazioa desinstalatzeari buruzko informazioa.

  • Erabiltzeko gutxieneko adina: "Radar COVID" erabiltzeko, 18 urte baino gehiago izan behar dituzu edo gurasoen edota tutore legalaren baimena izan behar duzu. Beraz, Aplikazioan alta ematean, Titularrari bermatzen diozu adin hori gainditzen duzula edo aipatu baimena daukazula.
  • Ematen dizkiguzun datuen kalitatea: Aplikazioaren zerbitzuak erabiltzean ematen diguzun informazioa benetakoa, egiazkoa eta eguneratua izan beharko da.
  • Aplikazioa desinstalatzea: orokorrean, bi egoera egon daitezkeen zure gailuan Aplikazioaren desaktibazio teknikoa burutzeko: 1) zuk nahita egitea, eta 2) Titularrak zure gailuan Aplikazioaren desaktibazio teknikoa burutzea (adib.: Aplikazioaren erabilera-baldintzak hautsi dituzula hautematen dugun kasuetan).

12. Cookien politika

Radar COVID aplikazioak europar batasuneko bateratzeko plataforman parte hartzen du. Ondorioz, gako positiboak EBren hirugarren herrialdeekin partekatzen ditu, eta alderantziz.

Erabiltzaileari nabigatzea edo Aplikazioan eskaintzen diren aukera edo zerbitzu ezberdinak erabiltzea ahalbidetzen dien cookie teknikoak bakarrik erabiltzen ditugu; esaterako, sarbide mugatua duten zatietara sartzeko edo nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzeko aukera ematen duten cookieak.
Irakurri dut "Radar COVID" APLIKAZIOAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA dokumentua.

Ez da daturik transferituko Europar Batasunetik kanpora.